3.2.1. Alderdi kuantitatiboak
Atal honetan hiru foru aldundiek haietako bakoitzak 2007, 2008 eta 2009an egindako balorazio kopuruari buruz emandako datuak aurkeztuko ditugu.
Egindako balorazio guztien kopurua homologazioaren bidez –AMALeko indarrean dauden baliaezintasun handiko eta hirugarren pertsona baten premiako egoeren onarpenaren eraginkortasunari buruzko 9. Xedapen Gehigarriaren arabera– eta apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren araberako Mendetasuna Baloratzeko Baremoa (MBB) aplikatuz egindakoen batuketari dagokio[66.
MBB aplikatuz egindako balorazio guztien gainean kontrako irizpen guztiek duten portzentajea azpimarratu behar dugu.
2007AN EGINDAKO BALORAZIOAK | ||||||
Egindako balorazioak guztira | Homologazioz egindako balorazioak | MBB aplikatuz egindako balorazioak | BALORAZIO BAIETSIAK | EZETSIAK | ||
Balorazio batzorde teknikoaren kontrako irizpenak | MBBz egindako balorazioen gaineko % | |||||
Araba | 5.909 | 2.447 | 3.462 | 3.153 | 309 | 8,92 |
Bizkaia | 11.960 | 623 | 11.337 | 10.603 | 734 | 6,47 |
Gipuzkoa | 16.076 | 5.395 | 10.681 | 9.342 | 1.339 | 12,53 |
GUZTIRA | 33.945 | 8.465 | 25.480 | 23.098 | 2.382 | 9,35 |
2008AN EGINDAKO BALORAZIOAK | ||||||
Egindako balorazioak guztira | Homologazioz egindako balorazioak | MBB aplikatuz egindako balorazioak | BALORAZIO BAIETSIAK | EZETSIAK | ||
Balorazio batzorde teknikoaren kontrako irizpenak | MBBz egindako balorazioen gaineko % | |||||
Araba | 4.446 | 641 | 3.805 | 3.249 | 556 | 14,61 |
Bizkaia | 12.322 | 128 | 12.194 | 10.288 | 1.906 | 15,63 |
Gipuzkoa | 17.467 | 276 | 17.191 | 14.721 | 2.465 | 14,34 |
GUZTIRA | 34.235 | 1045 | 33.190 | 28.814 | 4.932 | 14,61 |
2009AN EGINDAKO BALORAZIOAK | ||||||
Egindako balorazioak guztira | Homologazioz egindako balorazioak | MBB aplikatuz egindako balorazioak | BALORAZIO BAIETSIAK | EZETSIAK | ||
Balorazio batzorde teknikoaren kontrako irizpenak | MBBz egindako balorazioen gaineko % | |||||
Araba | 3.540 | 318 | 3.222 | 2.382 | 840 | 26,07 |
Bizkaia | 12.442 | 45 | 12.397 | 9.400 | 2.997 | 24,17 |
Gipuzkoa | 13.264 | 0 | 13.264 | 11.362 | 1.902 | 14,33 |
GUZTIRA | 29.246 | 363 | 28.883 | 23.144 | 5.739 | 19,87 |
Arabako Foru Aldundiak adierazi digunez, "mendetasuna baloratzeko prozesua abiarazi zenetik (2007ko apirilean) 2008ko amai aldera arte1.166 erreklamazio aurkeztu ziren eta haietatik 1.106 baietsi ziren; erreklamazio baietsi gehienen arrazoia izan zen eskatzaileak ez zeudela ados hirugarren pertsona baten laguntza izateagatik homologazioz lortutako balorazioarekin, eta beraz MBBren bidezko balorazioa egin behar izan zen".
Bestalde, adierazi du 2007an Araban homologazio asko egin zirela, apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriaren irizpideei jarraituz, minusbaliotasuna izanda betekizunak betetzen zituzten pertsonen onerako zelakoan, mendetasun gradua azkar eman eta harekin zuzenean eskura zitzaketelako SISAADen prestazio guztiak. Hala ere, hasieratik, oinarrizko, foru eta udal gizarte zerbitzu guztiei eman zitzaizkien aginduak pertsona horiek balorazioa eskatzera bideratu eta bultzatzeko, foru aldundiak zeuzkan espedienteetako datuak eguneratu gabe egon zitezkeelako (dagokien pertsonak balorazio zentrora aldaketen berri ematera doazenean baino ez daukate espediente eguneraturik –argitu digute-) eta gerta zitekeelako pertsona batzuek "laugarren pertsonaren laguntza pasabidea" aplikatuta mendetasun gradu txikiagoa lortzea MBB aplikatuta aterako litzaiekeena baino. Horregatik –erantsi dute– ondoren ia pertsona horiek guztiak MBBren bidez baloratu ziren. MBB balorazioaren emaitzak homologazioak baino gradu edo maila txikiagoa emanez gero, homologazioaren emaitzari eusten zitzaion, eta gradu handiagoa lortuz gero, aldiz, azken hori ezartzen zen onarpenean.
Aldundiak argitu digunez, egoera horiek lehenengo urtean gertatu ziren, baina 2008ko erdialdeaz geroztik, "ia ez da homologaziorik egin, pertsona guztientzat MBB (edo BBE, beste kasuetan) erabiltzen delako. 3 kasutan baino ez dira oraindik HPLgatiko homologazioak gertatzen, pertsona batzuek prestazioak eskuratu ahal izateko modu bakarra delako:
– kotizazio gabeko pentsioa jasotzen duten pertsonak,
– seme-alabengatik GSINren kargurako dirua jasotzen duten pertsonak eta
– amatasun bajan (mendetasuna duten haurrengatik) dauden pertsonak".
Beraz, baietsi digunez, "azken urte biotan urtean sei bat homologazio kasu baino ez dira egiten; hala ere, bere sistema informatikoan antzemandako akats bategatik (konpontzeko bidean dagoena), sistemak oraindik jotzen ditu homologaziotzat ondoren MBBz baloratu diren pertsonen kasuak".
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi digu, arrazoi teknikoengatik, 2009 arte ezin izan dela HPLren homologazioa aplikatu, eta urte horretan homologazioak atzeraeraginezko ondorioekin egin direla. Homologazioz egindako balorazio guztietatik (5.671), 620k (553 2007an eta 67 2008an), hots, %10,93, ez dute mendetasuneko egoeraren onarpena lortu.
Bizkaiari dagokionez, Aldundiak argitu digu homologazioa beste pertsona baten laguntza premiako osagarria (HPL) 45tik gorako puntuazioz onartuta zuten pertsonei baino ez dietela aplikatu, eta horrek automatikoki kokatzen zituela mendetasuneko III. graduko 2. mailan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako balorazioen bolumena oso azpimarratzekoa da. Lurralde horretan, antzera aztertutako hiru ekitaldietan, egindako MBB balorazioen %12-14 inguruk kontrako irizpena jasotzen dute. Kontrako irizpentzat pertsona, baremoa aplikatu ondoren azkeneko emaitzan 25era ez iristeagatik, mendetasuneko egoeran ez dagoela erabakitzen duena ulertzen dugu. Araba eta Bizkaiari dagokienez, ehuneko horrek asko handitu da denboran. Horrela, kasu bietan, 2007an ehunekoa %9 baino gehiago ez izatetik, 2009an %24 baino handiagoa igaro da. Bizkaian, ordea, datu horiek kontuz hartu behar dira, Aldundiak jakinarazi digulako, kontrako irizpenei buruz emandako datuetan, pertsona autonomotzat jotako balorazioak ez ezik, ukapenak eta amore emateak ere sartu dituztela.
Esparru juridikoari buruzko atalean adierazi dugunez, Arabako Foru Aldundiak ez darabil beste baremorik mendetasuna baloratzeko; Gipuzkoako Foru Aldundiak, RAI balorazioa ere badarabil bere lurraldean foru zerbitzu batzuk eskuratu ahal izateko (egoitza-arreta eta adinekoentzako eguneko zentroa). Bizkaian, 162/2009 Dekretu berria indarrean sartu arte, bigarren tresna horren erabilera osagarria egiten zen; 74/2007 Foru Dekretu indargabetuak xedatzen zuenez, mendetasunaren balorazioari buruzko ebazpenak balorazio tresna bien emaitzari buruz ebatzi behar zuen.
Bukatzeko, AMAL indarrean sartu zenetik (2007ko urtarrilaren 1ean) 2010eko uztailaren 1 arte baloratutako pertsona kopuruari buruzko datuak aurkeztuko ditugu. Mendetasuneko egoera onartzen ez zaien pertsonen ehunekoa azpimarratu nahi dugu, hots, baloratu ondoren, behar den puntuazioa ez lortzeagatik autonomotzat jo direnak.
PERTSONA BALORATUAK 2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE | |||||
Pertsona baloratuak guztira | Mendetasuneko egoeran onartutako pertsonak | Onarpenik jaso ez duten pertsonak | Onarpenik lortzen ez duten pertsonen % baloratutako pertsona guztien gainean | ||
Kop. | % | ||||
Araba | 15.270 | 16,35 | 13.068 | 2.202 | 14,42 |
Bizkaia | 42.000 | 44,97 | 33.390 | 8.610 | 20,5 |
Gipuzkoa | 36.125 | 38,68 | 30.895 | 5.230 | 14,48 |
GUZTIRA | 93.395 | 100 | 77.353 | 16.042 | 17,18 |
Beraz, foru aldundiek emandako datuen arabera, Araban 2010eko uztailaren 1ean eskatzaileen %98,59 (15.488 arestiko atalean adierazi legez) baloratuta zeuden. Gipuzkoan %94,98 arte jaisten da ehunekoa, eta Bizkaian %93,02ra.
Ikusten denez, EAEn baloratutako pertsonen %16,35 arabarrak dira, %38,68 gipuzkoarrak eta %44,97 bizkaitarrak. Datu horiek lurralde historiko bakoitzeko biztanleriarekin alderatzen badugu, Gipuzkoan 1.000 biztanleko baloratutako pertsonen tasa 51,19 da; Araban 48,66; eta Bizkaian 36,44.
Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoetan mendetasuneko egoera onartzen ez zaien pertsonen ehunekoa oso antzekoa da (%14,48 Gipuzkoan eta %14,42 Araban). Bizkian, aldiz, askoz handiagoa da: %20,50. Arestian adierazitakoaren arabera, hori dela-eta, 1.000 biztanleko, mendetasuneko egoeran onartutako pertsonen tasa 43,77 da Gipuzkoan, 41,64 Araban eta 28,97 Bizkaian. Azken tasa hori oso baxua gertatzen da.
[66] Apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarria: Baliaezintasun handiko eta beste pertsona baten laguntza premiako egoeren onarpenaren eraginkortasuna.
1. Legeko bederatzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren ondoreetarako, baliaezintasun handiko osagarria onartuta duten pertsonei mendetasuneko egoera onartuko zaie, arestiko artikuluan xedatutako baremoa aplikatuz ezarritako gradu eta mailarekin, eta edonola ere I. graduko –mendetasun arina– I. maila bermatuko zaio.
2. Halaber, beste pertsona baten laguntza premiaren osagarria onartuta duten pertsonei –minusbaliotasun gradua onartzeko, aitortzeko eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko 2. eranskineko baremoaren arabera ezarrita–, dagozkien gradua eta maila onartuko zaizkie, aipatu baremoak emandako puntuazio zehatzaren arabera, honako taulari jarraituz:
15 eta 29 puntu artean: Mendetasuneko I. gradua, 2 maila.
30 eta 44 puntu artean: Mendetasuneko II. gradua, 2 maila.
45 eta 72 puntu artean: Mendetasuneko III. gradua, 2 maila.
3. Hirugarren pertsona baten laguntza premia onartuta duten pertsonek, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko 2. eranskinaren arabera, onarpen horren ondorio juridiko guztiak gozatzen jarraituko dute, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen aurrean frogatu behar dutenean, hemengo baremoaren arabera dagokien mendetasun gradua eta maila onartzen ez zaien bitartean.
4. Xedapen gehigarri honetako arestiko zenbakietan jasotako kasuetan, mendetasuneko egoeraren onarpena, errege dekretu honetan xedatutako baremoa aplikatuz ezarritako gradu eta mailan, dagokien erakundeek egingo dute, interesatuak edo haren legezko ordezkariak eskatuta.